Hemen da 2024ko Kaishop! kanpainea

Bizkaie! 2024-04-24 08:31   Kulturea

Euskerearen erabilerea tokiko merkataritzan eta ostalaritzan sustatzea da asmoa.

Alkarbidek, Bizkaiko euskera zerbitzuen bilguneak, Bizkaiko hainbat udalerri eta eskualdegaz alkarlanean eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, KAISHOP, Euskara + 0 km = kalidadea kanpainea jarri dau martxan, herrietako merkataritza/ostalaritza eta euskerea batuz.

Kanpainea herri eta mankomunidade honeetan jarriko da martxan, euskarri digital eta fisikoen bidez, toki bakotxeko ezaugarrietara egokituta: Gernika-Lumo, Getxo eta Txorierri (Derio, Larrabetzu, Lezama, Loiu, Sondika, Zamudio.

Maiatzaren 3an hasi eta 26an amaituko dan kanpaina honen bidez, gai nagusi bitan jarri dogu arretea:

  1. Tokian tokiko merkataritzeak eta ostalaritzeak emoten deuskun tratu personal eta gertukoa, izan be, kalidadeko produktuak gertu eskuratzeko aukerea emoten dau, gure beharretara berehala egokitzen dan zerbitzu bati esker.
  2. Euskereak tokian tokiko merkataritzan eta ostalaritzan dauen garrantzia. Euskerea guztiona da, kalidadekoa, gertukoa: Euskara + 0 km = kalidadea.

Gai biak buztartuz, kanpainearen hartzaile izango dan herritar bakotxari esango jako nork bere herrian eta euskeraz erosi daian. Aurten, kanpainearen zabalkunderako, aktore batzuk kalea girotzen eta opariak banatzen ibiliko dira eta, horrezaz gan, kanpainan parte hartzen daben dendetako sariak be lortzeko aukerea egongo da.

Herrietako saioen ordutegiak eta ibilbideak

- Maiatzak 3:

  • DERIO, 17:00 – 19:00 (Kolitza plaza, Unbe kalea, Gorbea kalea, Beheko kalea, Erdiko kalea, Goiko kalea, Urkiola kalea, Euskal Herria Kalea).
  • LOIU, 19:00 – 19:45 (Abadetxe kalea, Aransotegi Enparantza plaza, Santa Luzia bidea, Herriko Enparantza plaza). SONDIKA, 19:45 – 21:00 (Txorierri etorbidea, Goiri Erdiko kalea, Sabino Arana kalea, Errementari kalea, Uribe bidea).

- Maiatzak 10:

  • ZAMUDIO, 17:00 – 18:20 (Pago kalea, Aresti kalea, Txinbo kalea, Oiz kalea, Ganekogorta kalea, Agirre lehendakari enparantza (parke ingurua).
  • LEZAMA, 18:20 – 19:40 (Udaletxe aurre eta atzeko aldeak (Garaioltza auzoa, Aretxalde auzoa).
  • LARRABETZU, 19:40-21:00 (Gaztelumendi kalea, Eleixote kalea, Askatasun plaza, Andra Mari kalea, Iturrikoetxe etxealdea).

- Maiatzak 11:

  • GETXO, 18:00 – 21:00 (Areeta eta Romo auzoetatik).

- Maiatzak 13:

  • GERNIKA-LUMO, 11:00 – 13:00 (Ocho de Enero kalea (merkatu plazearen alboko plazatxoan).

- Maiatzak 14:

  • GERNIKA-LUMO, 11:00 – 13:00 (San Juan Kalea (San Juan kaleko 4 zenbakiaren alboko plazearen inguruan).

- Maiatzak 15:

  • GERNIKA-LUMO, 17:00 - 20:00 (Industria kalea (Industria kalea 3 zenbakiaren inguruan).

- Maiatzak 16:

  • GERNIKA-LUMO, 17:00-21:00 (San Kristobal plaza).

- Maiatzak 17:

  • GERNIKA-LUMO, 17:00-20:00 (Merkurio Iturria eta Iparragirreren eskulturearen tartean).

- Maiatzak 18:

  • GETXO, 18:00 – 21:00, (Algorta).

- Maiatzak 23:

  • GETXO, 19:00 – 22:00, (San Nikolas plazearen inguruan).

- Maiatzak 24:

  • GETXO, 19:00 – 22:00, (Andra Mari eta Bidezabal auzoetatik).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu