Azkenean Natxo Vigalondok ez dau Oscarrik lortu
2005-03-25 00:00 Zinemea
Ganerako sari inportanteak, banatuago
Ganerakoan, Jamie Foxxek lortu eban gizonezko aktorerik onenaren saria Ray filmagaitik eta Jorge Drexler artista uruguaitarrak abestirik onenaren saria etxeratu dau Al otro lado del rio beharragaitik (Diarios de motocicleta filma), gaztelaniazko kanta batek eskuratzen dauen lehenengoa.
Euskal ordezkaritza bat, Miren Azkarate Kultura sailburua tarteko, Los Angeles urian izan zan aurreko astean Vigalondoren 7:35 de la mañana film laburra babestu guran. Pelikuleak Eusko Jaurlaritzearen diru-laguntzinoa jaso bai baina azkenean ez dau Oscarrik eskuratu.
Joseba Terreros
Amor idiota
2005-03-25 00:00 Zinemea
Ventura Pons-ek produzidu, idatzi eta zuzendu dau Amor Idiota izeneko film hau; pelikula dramatiko eta komikoa da, maitemina eta obsesinoa nahastetan dauzana. Filmak Pere-ren istorioa kontetan deusku. Gauzak holan dirala, Argentinan bizi zan aspaldiko lagun on baten heriotzearen barri euki ostean, taberna batera joan eta bertan pena eta min guztiak itoten ahaleginduko da. Kalera mozkortuta urten eta ezustean neska zoragarri bat ezagutuko dau. Neska honegaz obsesionauta, zelatan eta kukuka ibiliko jako, haren bizitzearen barri zehatza eukiteko.
Bat-batean, segundo bakar batzuetan ...
Para que no me olvides
2005-03-18 00:00 Zinemea
“Para que no me olvides” film tristea eta bizigarria dozue aldi berean; sentimentuak komunikazino osogai modura erabilten dira, ikus-entzule eta personaien arteko loturea estutzeko. Zuzendariak maitasun eta heriotzearen ganeko istorio bat kontetan deusku: aitita, ama eta andregaiaren maitasuna eta loba, seme eta maitalearen heriotzea.
Gauzak holan dirala, hiru personaia nagusi horreen ikuspuntuetatik abiatuta, persona maite bat galtzeak dakarren hondamendiaren barri eukiko dogu. Aititak daborduko heriotza asko sufridu behar izan dauz eta etsipen lasaiaren adibidea da. Amaren mina, ostera, sakon, zurrun ...
Sideways
2005-03-18 00:00 Zinemea
Drama eta komediaren arteko bidean, film honek ironiaren, apaltasunaren eta giza miseriaren bidezidorrari heltzen deutso, produktu gazi-gozo interesgarria eskaintzeko. Eta are jakingarriagoa da personaiek euren bizitzearen bidekurutzeari aurre egin behar deutsielako, goitik behera jatorken errealidadeari iges egiteko aukera larregi barik.
Ardaoa, literatura, bikote nahiz lagunen arteko hartu-emonak eta desioak ardatz modura hartzen dira eta, behin ironia, komedia eta tristezi apur bategaz nahastau eta gero, usain eta gusto oneko produktua egin dabe.
Batzuei, beharbada, erritmoa lar geldoa dala begitanduko jake edo ...
Yi geng mo sheng nu ren de lai xin (Emakume ezezagun baten gutuna)
2005-03-11 00:00 Zinemea
Xu Jinglei txinatar antzezle eta zuzendari ezagunak bigarren filma egin dau, Stephan Zweig-en nobelan oinarrituz. Istorioari Pekinen ekiten jako 1948an, neguko gau batean gizonezko batek ezezagun baten gutuna jasokeran. Gizonak ez daki nor dan bialtzailea, baina bai andrazko bat dana. Eskutitzean maitasun zintzo eta leial baten barri emoten da. Andrazkoak gaztetan izandako maitasuna gogorarazoko deutso, bai eta bien semea aurrera eroateko gainditu behar izan ebazan oztopoak be. Baina, orain semea galdu dau eta ez dauka bizitzen jarraitzeko gogorik. Gutunak hunkituta ...
House of flying daggers / Shi mian mai fu
2005-03-11 00:00 Zinemea
Kritikek film hau aurtengo ezustea izan dala dinoe. Edozelan be, filmaren egiturea ekintzaz beteriko eszenakaz nahastetan diran eszena intimista arrunt batzuetan oinarritzen da; gauzak holan, narrazinoa ziklo errepikakorren jarraipen bat besterik ez da, eta, ganera, hunkiberatasun handiagoa falta da protagonisten sentimentuak erakutsikeran.
Gidoiaren eta ikus-entzunezkoen ikuspuntu batetik, ez dago aparteko barrikuntzarik; izan be, Hollywoodeko superprodukzino bat balitz lez, efektu bereziz josita dago eta ondo be ondo ikusten da formeari garrantzi handiagoa emon deutsiela edukinari baino. Dana dala, egia da ikus-entzuleen ...
Million dollar baby
2005-03-04 00:00 Zinemea
Film honetan Eastwood-ek iraganeko zauriek zaldutako personaia batzuen argazki ederra atara dau, ikus-entzuleei min emoten jarraitzen daben errainetako orban sakonak erakutsiz.
Estilo klasiko bati segiduz, film honetako gidoia off-eko ahots zaindu eta literario batean oinarritzen da, patuaren kontra burrukan egin daben persona batzuen benetako istorioa kontetako. Eastwood-ek ez dau flash-back-ik behar, personaia guztien bizitzan harri handi baten pisua daukan iraganaren barri emoteko: nahiko da alkarrizketa argietan egindako aitamen txikerrak eta minez beteriko keinuak.
Gidoi bikainaz ganera, argi-ilunetako kontrasteez betetako argazkigintzako ...
Meet the Fockers
2005-03-04 00:00 Zinemea
Aurreko “Meet the parents” filmak eukitako arrakasta komertziala aprobetxatuz, Jay Roach-ek eta aurreko pelikulako gidoilari taldeak lau protagonista nagusien kontakizunari ostera be oratu deutsie, personaia barri eta berezi bi sartuz.
Film hau ez da ezelan be originaltasunaren eredua; izan be, seme-alabak pozik egon daitezan, estereotipo eta jokabide antagonikoei aurre egin behar deutseen gurasoen ganeko filmak nahiko arruntak izan dira zinearen historian. Baina, ganera, film honetan ez dago komikotasuna lortzeko aparteko zorroztasunik edo argitasunik.
Aurreko pelikulan egin zan lez, ale barri ...
Eastwood-en kontrako erasoa eutanasiaren apologia egin daualako
2005-02-25 00:00 Zinemea
Ondorioz, Clint Eastwood aktore eta zuzendari estadubatuarrak kritika gogorrak jaso dauz “Million Dollar Baby” pelikulan eutanasiaren gaia lantzeagaitik. Zazpi Oscar sari irabazteko izentau eben filma orain dala aste batzuk. Hala eta guztiz be, eutanasiaren apologia egin dauala leporatu deutsie zuzendariari egunotan.
Bushen sasoiko andra abade baten eretxiz, "bizitzeko eskubidean sinisten daben estadubatuarrek boikota egin behar deutsie filmari". Eutanasiaren gaia lantzen daben film bi lehiatuko dira Oscar sarietan aurten. Zezeilaren 27an emongo dabez sariak, eta “Mar adentro” eta “Million Dollar Baby ...
Conversaciones con mamá
2005-02-25 00:00 Zinemea
Asmo eta aurrekontu handi barik, Santiago Oves-ek ama baten eta semearen arteko hartu-emonen ganeko komedia samur eta hunkigarri honetako gidoia egin eta filma bera be zuzendu dau. Lan xume baizen freskoa, bizitzearen gai serioei oratzen deutsena, baina umore eta aldarte ona galdu barik.
Herrialde australean bizi izandako krisialdi ekonomikoak Jaime be ikutu dau. Behar barik lotu dala eta, gizon on hau nahiko galduta dabil; ganera, andreagaz daukazan hartu-emonak hotzitu dira eta seme-alabak berea ez dan mundu batean bizi dira. Itolarri ...
Just a kiss
2005-02-18 00:00 Zinemea
Ken Loach zuzendari ezagunaren ezaugarri nagusia zera da: zinea salaketarako lanabes bihurtzea eta hori ideia guztiz kontrajarrien bitartez azaltzea. Aldarrikapenean oinarrituriko zinea da, efektismo bakoa.
Kasu honetan, zuzendariaren asmoa Pakistango jatorria daukan ikasle gazte batek egiten dauan berbaurrean azaltzen da: beraren eretxiz, personen arteko hartu-emonetan kultur eta erlijino hesiak gainditu behar dira. Filmean musulman baten eta dibortziau barri dan katoliko baten arteko maitasun istorioaren barri emoten da, horrek maitale bien eremu personalei eragiten deutsezan gorabehera gatazkatsuak azalduz.
Edozelan be, gidoian ...
Closer
2005-02-18 00:00 Zinemea
Hasteko eta behin, film hau antzezlan baten moldaketa lana dala oso kontuan hartu beharra dago; izan be, Mike Nichols zuzendari ezaguna ez da ezelan be ahalegindu film luzearen jatorriak ostentzen eta ez dau bape arindu antzerkirako egokia izan daiteken baina zinerako guztiz motela eta geldoa dan narrazinoa. Halan, protagonistek ikus-entzuleak guztiz gogaitzerainoko jarduna erabiliko dabe, bikoteen hartu-emonen ganeko ustezko hausnarketa sakona egiteko atxakiagaz.
Pelikula honetan maitasunezko hartu-emonen ganeko hainbat gai interesgarri jorratzeko lanari oratu deutsie: sentimentuek sortu eragiten daben itsukeria ...
Urtarrilaren 19an hasi zan Zinegoak jaialdia
2005-02-11 00:00 Zinemea
Bigarren asteko egitaraua
Astelehenean, hilearen 24an
Portugaleten, Santa Klara Hiriko Kulturtegian, 20:00etan.
- LB Profilaxis
- LB Cerrojos
- D Sentenciados sin juicio
Martitzenean, hilearen 25ean
Leioako Kultur Aretoan, 20:00etan.
- LB Maricón
- L LIE
Sestaon, Musika Eskolako Ekintzen Aretoan, 19:30etan.
- LB Maricón
- LB In their absence
- LB Sing sing sing
- LB Implicación
- LB A different war
- D El Che de los gays
Eguaztenean, hilearen 26an
Leioako Kultur Aretoan, 20:00etan.
- LB ¿Con qué la lavaré?
- LB Christopher & Gordy
- D Soy ...
Gegen die wand (Hormaren kontra)
2005-02-11 00:00 Zinemea
Berlinen filmik onenari emoten jakon Urrezko Hartza irabazi ostean, gure aretoetara heldu da Hanburgon jaio baina jatorriz turkiarra dan Fatih Akin-ek zuzendutako “Gegen die wand” film garratza.
Pelikuleari sei gizonek eta andre batek osoturiko musika talde turkiar baten bitartez ekingo jako. Musikariak Istanbulen dagoz eta kantearen letreak ostean ikusiko dogun maitasun istorioaren jarraibideak emongo deuskuz. Kanta hori kamereari begira abesten da eta, beraz, ikus-entzuleoi zuzenduta dago. Filma kontetako fase edo atal bakotxari abestiaren lerroalde baten bitartez emon jako hasikerea.
Zinegileak ...
Walk on water
2005-02-04 00:00 Zinemea
Eytan Fox-ek film on-ona egin dau, pelikulearen ildoak ezin buztartu daitekezala emoten dauan arren: batetik, Bigarren Mundu Gerrako holokaustoa, Israel eta Palestinaren arteko gatazkea, alemanen erruduntasun sentimentuak eta judutarrek parkatzeko daukien ezintasuna; eta, bestetik, gay nahiz heterosexualen arteko hartu-emonak.
Dana dala, “Walk on water” filma holokausto eta okupazinoaren ganeko filma baino gehiago gay eta heteroen inguruko istorioa da. Fox-ek energia erotiko handia emon deutse gizon bi agertzen diran eszena guztiei. Homosexualidadearen gaia jorratukeran, zuzendariak sinisgarritasun handiagoa lortu dau okupazinoarena irudikatzean ...
The importance of being Earnest
2005-02-04 00:00 Zinemea
Ez dago dudarik lan klasiko bat pelikula baten bitartez erakusteko beharra ez dana bape erraza; izan be, zuzendariak istorioaren haria eta oinarria galdu leikez, hain garrantzizkoak ez diran bestelako ezaugarriak lehenetsiz. “Ernesto izatearen garrantzia” izeneko lan klasiko honetan garrantzizkoena personaien arteko alkarrizketak eta berbetea dira.
Beraz, literatur lan hau irudiaren mundura hurreratzeko preminearen ondorioz, Oliver Parker-en bersino honetan istorioak oinarrizko ezaugarrietariko bat galtzen dau. Edozelan be, Oscar Wilde-ren literatur bitxi honen gerizea lar handia da eta onik urteten dau egokitzapen ...
2005eko estreinaldirik gogokoenak
2005-01-28 00:00 Zinemea
Antzezleen kasuan, Johnny Depp ikusi ahal izango dogu, Peter Pan-en egilearen bizitzearen ganeko filmean. Naomi Watts-ek eta Adrian Brody-ek “King Kong” bati egin beharko deutsie aurre. Nicole Kidman “thriller” politiko batean agertuko da Seann Penn-egaz batera. Brad Pitt eta Angelina Jolie pantailaz jaubetuko dira espien inguruko “Mr. eta Mrs Smith” pelikulan.
Antonio Banderas eta Catherine Zeta-Jones barriro agertuko dira “El zorro” istorioaren bigarren film batean. Jude Law pare bat melodrama erromantikotan ikusi ahal izango dogu. Superheroiak be pantaila handitik igaroko ...
The machinist
2005-01-28 00:00 Zinemea
“The machinist” subkontzientearen boterearen ganeko istorioa da, kontakizunaren protagonista penatuaren adimenetik zehar egiten dan biaje zoragarria, hatan be. Trevor-ek urtebete egin dau begirik batu barik eta etsipenak gura barik eroan dau ondo be ondo igarten dan gainbehera fisiko eta mental gogor batera. Protagonistea loaren eta itzartu-aldiaren arteko egoera bitxi eta lauso batean bizi da eta beraren gomutak eta pertzepzinoak amaiera bako amesgaiztoa dirala emoten dau.
Filma thriller psikologikoaren generoan sartzen da, bizi izandakoaren eta amestutakoaren arteko bikoiztasunaren ildotik. Ikus-entzuleek errealidadea ...
The bridge of San Luis Rey
2005-01-21 00:00 Zinemea
Thornton Wilder-en klasiko baten oinarrituta, “The bridge of San Luis Rey” izar eta antzezle bikainez beteriko filma da, duda izpi barik. Dana dala, beste kasu askotan jazoten dan lez, antzezleen jarduna txukuna izanagaitik be, neurri honetako literatur lana zinera egokitzea gatx-gatxa izan da eta emoitzea behar baino askoz be kaskarragoa.
Pelikulea XVIII. mendeko Liman girotuta dago. Abade batek liburu bat idatzi dau San Luis Rey zubitik jausi ostean hil diran bost personen bizitzen inguruan. Baina sasoi horretako inkisidoreek liburua ez ...
Whisky
2005-01-21 00:00 Zinemea
Cannesko zinemalditik igaro eta munduko hainbat zinemalditan sariak eta kritika onak jaso eta gero, Uruguaytik heldu jaku, Juan Pablo Rebella eta Pablo Stoll zuzendarien drama hunkigarri eta zirraragarri hau. Istorio apal baizen benetako baten bitartez, hiru personairen bizitzara eroango gaitu. Personaia horreetariko bat, Jacobo da, galtzerdien fabrika bateko jaubea; bigarrena lantegian behar egiten dauan Marta, behargin fin eta esanekoa, une horretara arte jaubeagaz lan hartu-emon hutsak besterik euki ez dauana. Baina, ohikerian eta isiltasunean oinarritariko mundu hori mehatxatuta dago Brasilen ...
Ekitaldi osoa ondo polita izan zan eta dokumentala benetan ederra, Egilerik ez da hemen aipatzen baina Isabel Urkijo eta Ana...
»» 'Bilboko emakumeak' dokumentala aurkeztuko dabe ...