‘Geu’ aldizkari arabarraren 150. alea laster kalean

Bizkaie! 2005-07-08 00:00   Kulturea
Laguntzinoa Aldizkariaren aurrekontuaren % 16 inguru erakunde publikoen eskutik dator: % 9,5 Eusko Jaurlaritzatik, % 5 Arabako Aldunditik eta % 1,5 Gasteizko Udaletik. Araban euskera hutsean argitaratzen dan hilebetekari bakarra izanda, konpromiso sendoagoak eskatzen ditu Breñak. Bizkaie!

Urtzi Urrutikoetxea: ‘istorioak sinisgarri egiteko morrontzea sentidu dot’

Bizkaie! 2005-07-01 00:00   Kulturea
Liburuaren prozesuan sartuta, hasieratik jakin zenduan emoitza honen bila zengozala? Ez, ez. Bilboren gaineko zeozer idatziko nebala, hori banekian. Gero, konturatzen zara idazten dituzun gauzek badaukiela loturaren bat; edo ikusten dozu uriaren gainean idazten zagozanean gaztetako kontuek urtetan dabela, baina ez dakizu ez ete dan uri imajinario bat. Errealidadetik jasoten dozu, baina gero saiatzen zara errealidade hori tapetan, ez daiten igarri non dagoan kokatuta. Gero, ‘Berlin, hiriaren sinfonia’ pelikulea ikusi, eta hortik egiturea hartu neban: denporeagaz batera joanda, egun oso ...

Eguzkiaren Uhartea, Aztarna Ekologikoari buruzko bideo jokoa

Bizkaie! 2005-07-01 00:00   Kulturea
Jokoa 10-12 urtetik aurrerako edozeinentzat da, jokatzeko hainbat zailtasun maila daukaz eta. Oraingoz euskerazko bersinoa dago kalean, baina beste hizkuntza batzuetan be laster egongo da eskuragai. Bizkaie!

Xabiroi, gazteentzako komikia euskeraz

Bizkaie! 2005-07-01 00:00   Kulturea
Bizkaie!

Zialtzeta trikitilaria hil da

Bizkaie! 2005-06-24 00:00   Kulturea
Bizkaie!

Seve Calleja: 'bilbotarren izakerea da idatzietan nabarmentzen dana'

Bizkaie! 2005-06-24 00:00   Kulturea
Bilboren ganeko literaturea batzeko asmoa da liburu honen jatorria. Hasieran, Unamuno, Luis de Castresana, ‘Klin-Klon’ edo Zamarriparen ohitura-pasarteez jositako kontu laburrak eta Euzkadi, Vida Vasca eta sasoiko beste argitalpen batzuetako anekdota barregarriak baino ez nebazan topau. Edozelan be, berehala jaubetu nintzan nahikoa material egoala bilduma eder bat osotzeko. Liburutegietara ipuin horreen bila joatea Bilbo hobeto ezagutzeko bidea be bazan eta gustora ekin neutson beharrari, izan be, edozer edo edonor ezagutzea maitatzeko modua be badala pentsetan dot eta, geldiro-geldiro orain urteak ...

Mundumira, Munduko Kulturen Lehen Jaialdia Arrasaten

Bizkaie! 2005-06-24 00:00   Kulturea
Kontzertuak Arrasateko Monterron parkean egingo dira eta ganerako ekitaldiak herri osoan, baita inguruko mendietan be. Edozelan be, gehienbat Arrasateko alde zaharra hartuko dau jaialdiak. Karpa bi egongo dira eta lau agertoki. Danetara, kilometro bateko ibilbidea preparauko dabe, jentea batetik bestera erraz joan daiten. Kontuan hartu, Mundumirako ekitaldi danak doban izango dirala. Bizkaie!

Julian Peñaren 'Apologia'

Bizkaie! 2005-06-17 00:00   Kulturea
Bizkaie!

Juan San Martin hil da

Bizkaie! 2005-06-17 00:00   Kulturea
Argitaratutako liburuak eta artikuluak Euskeraz:  Juan Antonio Moguel eta Urkitza: bere bizitza ta lanak. Euskaltzaindiaren ardurapean. Zarautz: Itxaropena, 1959.  Zirikadak. (Ipuin barregarridun liburua.) Zarautz: Itxaropena, 1960.  Zirikadak. Donostia: Elkar, 1984.  Eztenkadak. Zarautz, 1965  Uhin berri. 1964-1969 bilduma, 1. zenb. Donostia: Sociedad Gupizcoana de Ediciones y Publicaciones, 1969.  Euskeraren inguruan. Saiakera. Donostia: Lur, 1980.  Hegatsez (Serafin Basaurirekin elkarlanean.) Zarautz: Itxaropena, 1971.  «Euskal Artea» (Lur eta gizon entziklopedia liburukian.) Oñati, 1974.  Literaturaren inguruan ...

Euskal Herriko artistak, euskerearen zerbitzura IbilArten

Bizkaie! 2005-06-17 00:00   Kulturea
Aurten, gainera, IbilArte erakusketeak webgunea be estreinau dau (http://www.ibilarte.net). Bertara sartuta, erakusketan parte hartzen daben artista guztien zerrenda topauko dogu, bakotxak aurkeztu dauen lanaren argazkiagaz eta bere curriculumagaz batera. Julen Gabiria

Triunfadoreen galdera garratzak

Bizkaie! 2005-06-03 00:00   Kulturea
Hori kontuan hartuta, ulertzekoa da Antzerkiola Imaginarioko kideek Alfred Jarryren ‘Ubú errege’ eta Samuel Becketten ‘Godoten zain’ moduko komedietan hartu izana erreferentziak, eta, zelan ez, absurduaren gainean berbetan gagozanez, Ionesco be izan da euren zutabe nagusietako bat: jatorri errumaniarreko autorearen ‘Errinozeroa’ hartu eta, metafora lez, Ander Lipus eta konpainiak hipopotamoaren figura erabili dabe. Metaforea, zerena? Ba animalia motel, ardurabako, astun eta patxadazale bihurtzearena: gaur egun, koherentzia mantentzea ze gatxa dan erakutsi gura dabe. Persona askok, erosotasunaren truke, arimea be salduko ...

Ibilaldia 2005 Durangon, maiatzaren 29an

Bizkaie! 2005-06-03 00:00   Kulturea
Bizkaie!

Caparen biografia Edorta Jimenezen eskutik

Bizkaie! 2005-05-27 00:00   Kulturea
XX. mendeko jazoera garrantzitsuenen kronikea osotzen dabe Caparen bizitzak eta lanak. Hori ondo daki Edorta Jimenez mundakarrak. Caparen biografia idatzi dau berak, prentsako argazkilaritza modernoaren aitatzat joten danaren bizitzea kontau dau. Bizkaian ataratako 700 argazki baino gehiago ikusi ditu Jimenezek Parisen eta irakurleari datu horreen barri emon guran idatzi dau argazkilariaren biografia. Aurretik baegozan beste lan bi gai beraren ganean, eta horko datuak barriro aztertuz bideratu dau mundakarrak bere azken lana. Idazleak ez dau ingelesez idatzitako biografia horreen laburpena egin ...

‘Jerusalem of Gold’ euskalduna

Bizkaie! 2005-05-27 00:00   Kulturea
Orain urtebete hil zan Shemer baina egunotan jakin dogu barria. Antza, 60ko hamarkadako kantari israeldar batek kantau eutson behin Xenpelarrek egindako euskal kantearen molodia eta buruan geratu jakon. Orduan, lagunak kanta bat egiteko eskatu eutsonean, melodia horixe urten jakon. Urteak eta urteak egon da Shemer kantearen nondik-norakoen ganeko gaiaren inguruan ezer autortu barik. Baekien plagioa zala baina ikaratuta egoan. Behin baino gehiagotan esan eutsen euskal kantearen ‘antza’ eukala. Isiltasunagaz erantzuten eban berak. Baina ezin izan eban sekretua hilobira eroan eta ...

Kalidade handiko literaturea, urte birik behin

Bizkaie! 2005-05-13 00:00   Kulturea
Aurten, nobela idazteko bekan, bizkaitar bi geratu dira irabazle: Edorta Jimenezen “Azeria eta lehoia” eta Lutxo Egiaren “Zubigilea”. Mundakakoaren liburuaren kasuan, autoreak esan eban lan hau 'Baleen berbaroa’ eta ‘Sukar ustelaren urtea’ nobelen sailekoa izango dala, Sebastian Zubietakoaren abenturen eta ibileren hirugarren partea. Jimenezen eskutik, irakurlea Ingalaterraraino joango da, eta Armada Garaiezina be agertuko jaku liburuaren orrialdeetan, benetako jazoeretan oinarrituta. Epaimahaikoek, batez be, Edortaren esperientzia aitatu eben saria emoteko orduan: 'Interes berezia daukie narrazinoaren teknikak eta itsasoko hizkera bereziaren erregistroak ...