Gorbeia Suzien Skyracerako izen-emotea zezeilaren 1etik 25era egongo da zabalik

Bizkaie! 2024-01-31 11:06   Kirola

Skyrunner World Seriesetako probea izango da Gorbeia Suzien 2024.

Erretratua: Julen Axpe. | Ikusi handiago | Argazki originala


Erretratua: Juan Luis Perez

Gorbeia Suzienek eta Merrellek, outdoor oinetakoetan espezializautako markeak, indarrak batu ditue barriro eta babesletza-akordioa sinatu dabe Merrell izan daiten Gorbeia Suzien Merrell 2024 lasterketearen hurrengo edizinoko babeslea.

Beste urte batez, munduko lasterketa zirkuiturik teknikoenetako probea izango da.

Gorbeia Suzien 2024 irailaren 27-29 astegoienean izango da Zeanurin, eta Skyrace eta 21K lasterketak irailaren 28an, zapatuan, egingo dira.

Skyrunner World Series zirkuitoa martiaren 2an hasiko da La Palmako Acantilados del Norte Skyrace lasterketeagaz eta Frantzia, Mexiko, Austria, Espainia, Thailandia, Portugal, Hego Korea, Malasia, Kanada, Peru, Suitza, Italia, Turkia eta Euskal Herria igaroko dituen 21 proba hartuko ditu bere baitan.

Gorbeia Suzien 2024 edizioa ISF-k, Nazinoarteko Skyrunning Federazinoak, atontzen dituan Skyrunner World Seriesetako probea izango da.

Izen-emoteak

Skyrace lasterketako izen-emotea zezeilaren 1etik 25era egongo da zabalik www.gorbeiasuzien.eus atarian. Ondoren, martiaren 1ean egingo dan zozketa bidez osotuko da urteerako parte-hartzaileen zerrendea, baita itxaron zerrendea be.

21K lasterketako izen-emotea martiaren 4an zabalduko da, goizeko 10:00etan, eta dorsalak amaitu arte egongo da zabalik.

Aurten be emakumeen presentzia bermatzeko ahalegin berezia egingo dabe atontaileek eta horretarako 150 dorsal gordeko ditu

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu