Domekan jokatuko da Emakumezkoen VI. Bizkaia Txapelketako finala

Bizkaie! 2024-01-19 13:53   Kirola

Garaik eta Gamindek Bizkaiko VI. Esku Pilota Txapelketako finala jokatuko dabe Aldai eta Capellanen kontra domekan.

Eskupelotako Emakumezkoen VI. Bizkaia Txapelketako finalistak. | Ikusi handiago | Argazki originala

Innpalak atondu eta Bizkaiko Foru Aldundiak babestutako eskupelotako Emakumezkoen VI. Bizkaia Txapelketea amaitzear da, izan be, finala urtarrilaren 21ean, 12:00etan, jokatuko da.

Hirugarren eta laugarren posturako partidua Arrizabalaga eta Mendizabalek R. De Infante eta R. de Larramendiren kontra jokatuko dabe.

Bizkaiko Foru Aldundiaren lehentasuna emakumezkoen kirola sustatzea da, erakundeak kirolaren arloan aukera-bardintasunagazko konpromisoa sendotuz. Testuinguru horretan Leixuri Arrizabalagak, Euskera, Kultura eta Kirol foru diputaduak, Eskupelotako Emakumezkoen VI. Bizkaia Txapelketearen aurkezpenean nabarmendu ebanez, txapelketa hau ez da emakume bikain honeen talentuaren eta trebetasunaren erakustaldia, Bizkaiak kirolean ekidadeagaz dauen etenbako konpromisoaren testigantzea be badalako.

Finala ikusteko sarrerak Bizkaia Frontoiko leihatilan erosi daitekez 3 euroan. Gainera Esku-pilotako Emakumezkoen VI. Bizkaia Txapelketa Bizkaia Frontoiaren Facebook bidez jarraitu ahal izango da eta ETB1ek finala eskainiko dau.

Eskupelotako Emakumezkoen VI. Bizkaia Txapelketea

Txapelketea urtarrilaren 5, 7, 14 eta 21ean jokatu da Bizkaia Frontoian. Eskupelotako Emakumezkoen VI. Bizkaia Txapelketan lehian ibili diran bikoteak Aldai eta Capellán, Arrizabalaga eta Mendizabal, Garai eta Gaminde, eta R. de Infante eta R. de Larramendi dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu